Ondharez elkarteak batzar orokorra deitu du biharko

Intza Trula

60ko hamarkadan Munoan jokatutako eskublaoi partida. (Artxiboko irudia)

18:00etan hasiko da bilera, Antoniano aretoan. Besteak beste, elkartearen sorreraz eta garatzeko asmoa duten proiektuez hitz egingo dute.

Ondharez Zarauzko ondare kulturala babesteko elkartea sortu dute zenbait herritarrek, eta horren berri emateko lehen batzar orokorra deitu dute. Biharko jarri dute hitzordua, 18:00etan, Antoniano aretoan.

Hainbat puntu izango dituzte hizpide bertan; esaterako, elkartearen sorreraren inguruko xehetasunen berri ematea eta esku artean dituzten proiektuak jakinaraztea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide