Bertso sorta

Aurten 78 urte

Inaxio Uria 'Isasti' 2025eko urriaren 8a

Xanpain kopak (Pixabay)

Inaxio Uria Isasti-k bertso sorta hau helarazi du 1947an jaiotakoei eskainia. Kasu honetan, Bizkaiko aberatsak doinuan sortu ditu.

1. Aurreko urteetan
bideratze leman
kide bat jarduten
zen etengabe teman
Bere ezaugarria
nabari antzeman
Zehazki gutxi jaso
eta asko eman
Ta orain falta dena
tamalez da German

2. Bere lana izan zen
guretzat onura
Ta orain aurrera so
gaindituaz duda
hemen dugu berriro
ohiko bilkura
Mantentzen saiatuaz
lehen zuen itxura
Germanen oroimenez
guk dugu ardura

3. Aurtengo hitzordua
beste pasartean
Azken urteetan legez
lehenengo partean
Arralde Txikikoek
duten Elkartean
Bazkal aurretik bildu
eta bitartean
pikotetxoa egin
edanaz tartean

4. Ondoren bazkaltzera
abiatuko gara
Ohiko jatetxea
da Santa Barbara
ibilaldi lasaian
helduaz bertara
Ta bazkaldu ondoren
hartuaz patxada
Hitzegin ta abestu
Beti horrela da!!

 

1947an jaiotakoek ospakizuna izango dute hilaren 18an. Arralde Txiki elkartean jarri dute hitzordua, 12:45ean, aperitiboa egiteko, eta bazkaria Santa Barbara jatetxean izango dute, 14:15etik aurrera. Izen-ematea Zabalegi dendan egin behar da urriaren 14aren aurretik, 50 euroren truke (bazkaria eta aperitiboa barne).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide