Igande honetan egingo dute urriko IV. artisautza azoka Lege Zaharren Enparantzan

Ian Ruiz Lizaso

Nahia Elkarteko artisautza azoka Lege Zaharren Enparantzan. (GUKA)

Udazkeneko azokak kolorez, arteaz eta sormenez beteko du herria igandean. Guztira gertuko 25 proiektu ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. 

Nahia Elkarteak urriko IV. artisautza azoka antolatuko du igandean 10:30etik 15:00etara, Lege Zaharren Enparantzan. Guztira 25 proiektu desberdinen postuak jarriko dira, eta hauek beraien produktu berriak aurkeztuko dituzte herritarren artean ezagutzera emateko. 

Kartelari dagokionez, Iban Illarramendi artista zarauztarrak egin du, Lege Zaharren Enparantzan kokatuko den artisautza azoka margotuz. Elkarteko kideek adierazi dutenez, eskerrak eman nahi dizkiote bere artearen bidez udazkeneko azoka "kolorez eta artez" janzteagatik.

Azkenik, azokan egiten den erosketen artean sari bat zozkatuko da: Kirkilla jatetxean bi pertsonentzako otordua. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide