Lotus Club Jiu Jitsu taldeko kirolari guztiak podiumera igo dira Oso Duro Grandslam txapelketan

Ian Ruiz Lizaso 2025eko urriaren 7a

Asteburuan jokatu dute Oso Duro Grandslam Jiu Jitsu txapelketa, Zamudion (Bizkaia). Emaitza hauei esker, Lotus Club Jiu Jitsu taldea euskal talde indartsuenean artean kokatu da.

Oso Duro Grandslam Jiu Jitsu txapelketa jokatu dute asteburuan, Zamudion (Bizkaia). Lotus Club Jiu Jitsu taldeak parte hartu du bertan, eta emaitza bikainak lortu dituzte: taldeko kirolari guztiak igo dira podiumera, hain zuzen.

Hori dela eta, Jiu Jitsua lantzen duten euskal taldeen artean erreferenteetako bat bihurtu da aipatu kluba, eta agerian geratu da eskolak duen maila teknikoa eta lehiakorra. Klubeko arduradun Lukasmar Bandeirak honako hau adierazi zuen txapelketa amaitu berritan: "Harro gaude gure kirolariek egindako lanaz. Guztiek domina lortzea euren etengabeko lanaren eta gure eguneroko entrenamenduetan sustatzen dugun talde-giroaren emaitza da".

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide