Judoko Espainiako Txapelketa jokatu zen pasa den larunbatean Santaderren (Kantabria, Espainia), kadete mailako judoka onenek. Judo Klub Lizardi taldeko zortzi judoka aritu ziren bertan lehian. Emaitzen artean, Isabela Avilarena da aipagarrienetako bat, 70 kiloko kategorian txapeldunorde geratu baitzen, finalean Valentziako ordezkariaren aurka galdu ondoren.
Klubeko beste ordezkariei dagokionez, honako emaitzak lortu zituzten: Eva Manzanas bigarren txandan kaleratu zuten, 57 kiloko kategorian, eta Martxel Eizagirre (81kg), Iñigo Osa (73kg), Irati Aramendi (57kg) eta Iñaki Goenaga (+100kg), lehen fasean kanporatu zituzten.
Klubak adierazi duenez, jokatu zuten gazteek jarrera eta ahalegin "bikaina" erakutsi zuten. Gainera, balorazio "oso positiboa" egin dute, txapelketa honek klubaren formakuntza ibilbidea eta judoken mailaren hazkundea bultzatu dituelako.