Daño Dolor eta Nurse taldeak etzi, Hiruputzun

Intza Trula

Daño Dolor taldea, emanaldi bat eskaintzen. (Eider Iturriaga)

Zarata Zarautz kolektiboak antolatu ditu Gasteizko eta Atlantako taldeen kontzertuak, eta 21:00etan hasiko dira.

Kontzertu saio berri bat antolatu du Zarata Zarautz musika kolektiboak ostegun honetarako, hilaren 9rako. Oraingo honetan, Daño Dolor eta Nurse taldeak entzuteko aukera izango da Hiruputzu gaztetxean, 21:00etatik aurrera.

Gasteizko taldea da Daño Dolor, eta blackened, hardcore eta noise estiloak jorratzen dituzte oholtza gainean. Beraien azken EP-a Narcisista da. Nurse, berriz, Atlantan (AEB) sortua da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide