Mikroipuinak idazteko tailerrean izena emateko epea zabalik dago

Ian Ruiz Lizaso 2025eko urriaren 6a

Sanz Enea liburutegia. (GUKA)

Idoia Torregaraik gidatutako mikroipuinak idazteko tailerra azaroaren 26an izango da, 18:00etan. Saio honetan parte hartzeko izen ematea azaroaren 18ra arte egongo da zabalik.

Mikroipuinak idazten ikasteko tailerra antolatu du Sanz Enea liburutegiak, azaroaren 26rako. Saioa Idoia Torregarai kazetari eta gidoilariak gidatuko du, eta 18:00etan hasiko da.

Bertan, besteak beste, istorio laburrak idazteko teknika eta tresna ezberdinak landuko dituzte. Tailerrean parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, azaroaren 18ra arte, liburutegian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide