Gaur goizean eman diote hasiera 81. Hondartzako Futbol Txapelketari, aspaldiko parte hartze handienarekin; gizonezkoetan 25 taldek eman dute izena aurten eta emakumezkoetan, berriz, hamahiru taldek. Guztira, hemezortzi partida jokatu dituzte, eta ikusgarria izan da nola joko eremuek malekoiak duen luzera hartu duten hondartzan. Plaieroak osasuntsu dauden erakusle da hori.
Gainerakoan, kirol honek duen bereizgarri guztiekin ekin dio denboraldiri: goizean goiz, itsasertza joko eremua gainditzen tarteka, haize bihurriarekin eta jardunaldi amaieran, euri zaparrada. Batzuk irabazi egin dute eta besteek galdu, eta zenbaitzuk berdindu. Txapelketa hasi besterik ez da egin. Udaberria bitartean erruz egingo euria, eta esaera zaharrak dioen bezala, kontua ez da nola hasten den, baizik eta nola amaitzen den.
Senior mutilak A taldea
1. Katixa - Euskalduna taberna 1-4
2. Dava Street Food - Las Palmeras 4-2
3. Celso Castro - KTXO 3-3
4. Euskalmader Acuchillados - Kosta Hortz Klinika 2-2
5. Izar Optika - Etxabe Confort 5-2
6. Arrano - Kirkilla-Enea jatetxea 3-3
Senior mutilak B taldea
7. Latz taberna - Garcia Edari Banaketa 2-1
8. Asegroup - Euromar 1-1
9. Talai Mendi Kanpina - Tivoli-Naparrak 3-2
10. Telesforo Erretegia - Pukas-Shelter 1-0
11. Asti pinturak - Txanela 2-0
12. Balearri-Astillero - Ulacia Bidaiak 2-1
Senior neskak
13. Marmarra - Euskal parrilla 0-2
14. Kebidek - Lukas ardotegia 2-0
15. Shelter -Pukas - Ekimen 3-0
16. Euskalduna taberna - Itxaso taberna 1-3
17. 310-Kepa Osteo - Lakari-Arrano 2-2
18. Kirkilla-Enea jatetxea - Itxas Lur taberna 0-3