Gaur abiatuko du liga Ulacia ZKEk, Filipineses taldearen aurka

Aritz Mutiozabal 2025eko urriaren 5a

Ulacia ZKE taldea denboradiaurreko partidetako batean. (ZAST)

Aritzbataldeko kantxan izango da norgehiagoka, 18:30etik aurrera, eta denboraldiaurre txukuna osatu ondoren, garaipenarekin ekin nahi diote denbioraldiari. Beñat Jauregi entrenatzaile berriaren debuta izango da. 

Denboraldiaurre luze eta on baten ondoren, ligari ekingo dio gaur arratsaldean Ulacia ZKE saskibaloi taldeak Espainiako Hirugarren FEB mailan. Palenciako (Espainia) Grupo Inmapa Filipineses taldearen aurka jokatuko du lehenengo jardunaldi honetan, 18:30etik aurrera, Aritzbatalde kiroldegiko kantxan.

Beñat Jauregi entrenatzaile berriaren debuta izango da, gainera; azken urteetan ZASTeko emakumezkoen taldea gorenera eraman ondoren, gizonezkoen gidaritza hartu du. “Inork ez daki partida nola joango den aurkaria ez dugulako ondo ezagutzen. Igo berriak dira eta hainbat fitxaketa garrantzitsu egin dituzte", nabarmendu du Jaquregik ZASTen instagram kanalean.

Norgehiagoka zaila izango dela aurreikusten duten arren, taldea bere lanan zentrauta dagoela adierazi du. "Denboraldiaurre hasieran kosta egin zitzaigun aldaketa berrietara ohitzea, baina behetik goraka goaz, hobekuntza batean. Etxean jokatzen dugu, beraz, hori aprobetxatu nahi dugu lehenengo garaipena lortzeko", gaineratu du entrenatzaileak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide