Abstrakzio koloretsuen zantzu figuratiboa

Aritz Mutiozabal 2025eko urriaren 4a

Marraztu gabeko irudiak erakusketa ireki zuen ostegunean Malen Agirre margolariak ostegun arratsaldean Sanz Enean. Azken urteetan landutako 23 margolan abstraktu jarri ditu bertan.

Zarauzko bizilagun Malen Agirre margolari oiartzuarrak Marraztu gabeko irudiak izeneko erakusketa zabaldu berri du Sanz Enea kultur etxeko aretoan. Azken urteetan ondutako margolan abstraktuak bildu ditu bertan, betiere koloreekin jolastuz, baina oraingo honetan irudiak inoiz baino presentzi handiagoa izan du bere sormen prozesuan. Hori berehala antzemango du erakusketa ikustera bertaratzen den bisitariak, izan ere, ez baitira oharkabean geratzen aldiro-aldiro ageri diren ñabardura figuratiboak, dela giza presentziak dela natura paisaiak.

23 mihise eta lau lamina paratu ditu Agirrek erakusketan, eta denak txukun-txukun jarrita daude aretoaren gela bakoitzean, non bidaia baterako gonbita bat den. Artistak berak ere publikoa gozarazi nahi du bere proposamenarekin, nahiz eta jakin badakien pertsona bakoitzari errealitate ezberdinak transmititu ahal diezazkiela.

Marraztu gabeko irudiak erakusketa ostegunean ireki zituen ateak eta azaroaren 9ra arte egongo da ikusgai, egunero-egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide