Alzheimerraren ikerketaz jardun du Miren Altunak urriko Zarautz Guka aldizkarian

Erredakzioa 2025eko urriaren 3a

Miren Altuna neurologoari egindako bideo-elkarrizketaz gain, Jon Antxutegi Zarauzko Argazkizale Elkarteko kideak basoan ateratako argazki ikusgarriak eta beste hainbat eduki interesgarri ere jasotzen ditu argia ikusi berri duen urriko Zarautz Guka aldizkari digitalak.

Kalean da Zarautz Guka aldizkari digitalaren zazpigarren zenbakia. Miren Altuna neurologoa dator azalean, eta barruan, hari egindako bideo-elkarrizketan, Alzheimerraren ikerketaz hitz egin du zarauztarrak.

Horrez gain, baina, beste hainbat eduki interesgarri ere jasotzen ditu hil honetako aldizkariak; besteak beste, errutinari aurre egiteko Aurkene Gallastegi psikologoak emandako gomendioak; Ines Itsaso moda diseinatzaile eta estilista gazteari egindako erretratua; Imanol Epeldek Aner Peritzi bidali dion audio mezua eta abar.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide