Luisa Etxenike idazleak jasoko du aurtengo Mario Onandia saria. Bihar jarri dute sari banaketa ekitaldirako hitzordua, 12:00etan, Zazpi kultur aretoan. Mario Onaindia fundazioak urtero antolatzen du kulturari lotutako pertsona bat omentzeko ekitaldia, eta aurtengoa 22. edizioa izango da.
Halaber, gaur ere izango da hitzordua Zazpi kultur aretoan. Grand Place aldizkariaren zuzendari Felipe Juaristik hitzaldia eskainiko du bertan, euskal kulturari lotutako azken zenbakiaz. 19:00etan hasiko da aurkezpena.