Ikasle Abertzaleek Palestinaren aldeko kontzentrazioa egin dute goizean

Ian Ruiz Lizaso 2025eko urriaren 2a

Hainbat ikaslek egin dute gaur elkarretaratzea Lizardi institutuaren aurrean. (Utzitakoa)

Israelgo Estatuak Gazan egindako erasoak salatzeko, Lizardi institutuaren atarian elkartu dira ikasleak gaur goizean.

Greba eguna da gaur Euskal Herriko hezkuntza sisteman. Israelgo Estatuak Gazan egindako erasoak salatzeko eta Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, Zarautzen ere egin dute kontzentrazioa hainbat ikaslek.

Urola Kostako Ikasle Abertzaleek antolatuta egin dute elkarretaratzea, 10:45ean, Lizardi institutuaren sarreran. Ikasle ugarik parte hartu dute Israel suntsitu! eta Palestinar erresistentzia aurrera! lelodun pankartaren aurrean egin duten protestan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide