Quentin Tarantino zuzendariaren inguruan hitz egingo dute gaur Photomuseumen

Intza Trula

'Kill Bill' filmeko irudi bat.

18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doan izango da. Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruko saioa izango da.

Quentin Tarantino zuzendariaren ibilbideaz hitz egingo dute gaur Photomuseumen. Zarauzko Argazki eta Zinema Museoak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan izango da, 18:00etan, doako sarrerarekin.

Tarantino, zalantzarik gabe, azken hamarkadetako zuzendaririk eraginkorrenetakoa da. Bere zinemak genero desberdinak modu askean lantzen ditu, zinema klasikoaren eta herrikoiaren memoria berreskuratuz, elkarrizketa bikainekin. Protagonistak ondutako lanen artean azpimarratzekoak dira Pulp Fiction, Kill Bill, Inglourious Basterds eta Once Upon a Time in Hollywood.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide