Maryam Moghadam eta Behtash Sanaeeha zuzendarien drama generoko filma emango dute datozen egunetan Modelo aretoan: Mi postre favorito. Lau aldiz emango dute ikus-entzunezkoa, bihartik asteartera, eta horietako bat jatorrizko hizkuntzan izango da. Ohikoa denez, ikusleen eguna astelehena izango da, eta sarrera prezio berezian eskuratu ahal izango da egun horretan.
Mahinek 70 urte ditu, eta bakarrik bizi da Teheranen senarra hil zitzaionetik eta alaba Europara joan zenetik. Ordutik, Mahinek bere ingurune kontserbadorearen itxaropena desafiatzen du. Are gehiago ustekabean Faramarz izeneko taxilari batekin maitasun-harreman bat hasten denean.
Gaur, igandea
- 19:15. Mi postre favorito.
Bihar, astelehena, ikusleen eguna
- 17:00. Mi postre favorito.
- 19:30. Mi postre favorito.
Urriak 7, asteartea
- 19:30. Saio originala: Mi postre favorito (VOSE).