Israelgo Estatuak Global Sumud ontzidia blokeatu zuen atzo, eta militarrak ontzietan sartzen ari dira. Egoera salatzeko eta ontzidiko kideei elkartasuna adierazteko, mobilizazioa antolatu du gaurko Palestinarekin Elkartasuna ekimenak. Lege Zaharren Enparantzan izango da, 19:00etan, hain zuzen ere.
Hurrengo astean ere egingo dute mobilizazioa: Morroxkak Zarauzko gazte feministen taldeak Palestinaren aldeko manifestazioa egingo du. Urriaren 11n, larunbatez, egingo dute protesta, 12:00etan, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta. Palestinako herriari babesa adierazi eta Israelgo Estatua egiten ari den genozidioa salatuko dute.