Zarauzko Mugimendu Feministak Palestinaren alde mobilizazioa deitu du larunbaterako

Ian Ruiz Lizaso 2025eko urriaren 9a

Palestinaren aldeko protesta (Intza Trula)

Zarauzko Mugimendu Feministak, antolatu du Palestinari babesa adierazteko mobilizazioa. Lege Zaharren Enparantzatik hasiko da 12:00etan, eta herriko kaleak hartuko diztuzte eguerdian zehar.

Palestinaren alde aldarrikatzeko helburuarekin, Zarauzko Mugimendu Feministak mobilizazioa antolatu du. Aipatutako ekintza larunbatean izango da, 12:00etan, hain zuzen ere. Lege Zaharren Enparantzan hasita, herriko kaleak zeharkatuko dituzte Palestinako herriari babesa adierazi eta Israelgo Estatua egiten ari den genozidioa salatzeko.

Taldeak herritarrak gonbidatu nahi ditu mobilizazioan parte hartu eta Palestinaren aldeko aldarria defendatzera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide