Reichmelt eta Fotocopia igoko dira oholtzara larunbatean, Hiruputzun

Ian Ruiz Lizaso 2025eko urriaren 2a

Reichmelt taldearen argazki bat. (Utzitakoa)

Lege Berria kolektiboak antolatutako emanaldiak 21:30etik 01:00etara izango dira. Sarrerak gaztetxean bertan eskuratu ahalko dira, sei eurotan.

Lege Berria kolektiboak antolatuta, Reichmelt eta Fotocopia taldeak igoko dira Hiruputzu gaztetxeko oholtzara larunbatean.

Kontzertuak 21:30etik aurrera izango dira: lehenik, Reichmelt Bilboko taldeak musika klasikoan eta garaikidean errotutako doinu elektroniko esperimentalak aurkeztuko ditu; ondoren, Galiziako Fotocopia taldearen txanda izango da, eta talde horrek punk eta DIY erara sortutako musika elektronikoa eskainiko du.

Sarrerak gaztetxeko atean bertan erosi ahal izango dira jaialdia hasi aurretik, sei euroren truke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide