Malen Agirre (Oiartzun, 1988) margolariaren Marraztu gabeko irudiak erakusketa izango da ikusgai Sanz Enean. Gaurtik azaroaren 9ra arte, egunero egongo da zabalik erakusketa herritarrentzat, 18:00etatik 20:00etara.
Estetika lasai eta dotore baten bidez, naturarekiko sentikortasuna eta ikuspegi introspektiboak irudikatu ditu artistak, eta marra solteak, geruza eta tonu beroak, egunerokotasuna eta nortasuna ekartzen dituzte gogora haren lanek. Agirreren pinturek ametsaren eta benekoaren arteko espazioak azaleratzen dituzte ia marraztu gabeko giza irudiak eta aurpegi adieraziak marraztuz.