Azkenean asteburuan jokatuko dute Ibon Imazen Oroimenezko surf txapelketa

Aritz Mutiozabal 2025eko urriaren 1a

Zarauzko Surf  Elkarteak antolatutako surf txapelketa herrikoia. (Aritz Mutiozabal)

Atzo atzeratzeko erabakia hartu bazuten ere, iritziz aldatu eta atzera asteburu honetan jokatzea erabaki du Zarauzko Surf Elkarteak.

Asteburu honetan ziren jokatzekoak Ibon Imazen Oroimenezko surf txapelketa herrikoia, baina eguraldiaren iragarpenak onak ez direla ikusita, Zarauzko Surf  Elkarteak egitasmoa atzeratzea erabaki zuen atzo. Orain, ordea, atzera egin du klubak, eta hasierako datarekin aurrera jarraitzea erabaki du. Beraz, larunbat eta igande honetan izango da lehia, nahiz eta eguraldi iragarpena ona ez izan.

29. edizioa izango da aurtengoa, eta izena emateko epea zabalik jarraitzen du. Maila bakarrean parte hartu ahal izango da, eta izen-emateak 15 euro balio du. Informazio gehiago eskuratzeko nahiz izena emateko, Zarauzko Surf Elkartearekin jarri behar da harremanetan, zse@zarauzkosurfelkartea.com posta elektronikora idatzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide