Ibon Imazen Oroimenezko surf txapelketa herrikoia jokatuko dute asteburu osoan, larunbatean hasi eta igandera arte. Urtero bezala, Borghetto parean izango da ekitaldia, baina ordutegi zehatzik ez dute jakinarazi momentuz.
29. edizioa izango da aurtengoa, eta izena emateko epea zabalik dute. Maila bakarrean parte hartu ahal izango da, eta izen-emateak 15 euro balio du. Informazio gehiago eskuratzeko nahiz izena emateko, Zarauzko Surf Elkartearekin jarri behar da harremanetan, zse@zarauzkosurfelkartea.com posta elektronikora idatzita.