Zarauzko Udalak bisita berezia izan du gaur eguerdian: TAU fundazioko eta Boliviako IPTK gobernuz kanpoko erakundeko ordezkariak izan dira Zarautzen, eta udalak harrera egin die udaletxean.
Izan ere, udalak diruz laguntzen du hezkuntza proiektu bat Boliviako Sucre hirian, eta horren inguruan hitz egin dute fundazioko eta erakundeko ordezkariek udaleko kideekin batera.