Gaztainpe eta Gipuzkoa kaleen arteko bidegurutzean asfaltatze lanak hasiko dituzte bihar

Intza Trula 2025eko irailaren 30a

Gaztainpe plaza. (Zarauzko Udala)

Aurretik Gaztainpe plazan egindako lanen jarraipena izango da. Obrek bi aste iraungo dute gutxi gorabehera, baina eguraldiak baldintzatu dezake epe hori.

Gaztainpe eta Gipuzkoa kaleen arteko bidegurutzean asfaltatze lanak hasiko dituzte bihar. Udalak jakitera eman duenez, duela bi urte Gaztainpe plazan egindako obren jarraipena izango da oraingoa, eta bi asteren bueltan amaituta egotea aurreikusi du. Hala eta guztiz ere, aurreratu du epe hori eguraldiaren arabera luzatu daitekeela.

Asfaltatzea lanak Zarauzko Udal Brigadak eta Debasfalt enpresak elkarlanean egingo dituzte, eta 33.999,17 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute. Obrek irauten duten bitartean, une batzuetan, ibilgailuek ezingo dute obra eremura sartu; kasu horietan, ordezko bideak ahalbidetuko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide