Bihar bukatuko da udako TAO denboraldia

Aritz Mutiozabal 2025eko irailaren 30a

TAOko kartel bat. (Guka)

Bihartik aurrera ez da ordaindu beharko 2. zonako arauturiko aparkalekuetan.

Bihar amaituko da Zarautzen udako TAO denboraldia eta, horrenbestez, gaurkoa izango da arauturiko aparkaleku gune guztietan ordaindu beharreko azken eguna. Honenbestez, bihartik aurrera, 2. zonako arauturiko aparkalekuetan ibilgailua aparkatzeagatik ez da ordaindu beharko; marra urdinez margotuta daudenetan, hain zuzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide