Alderdi Eguna ospatu zuten atzo milaka jeltzalek Forondako (Araba) zelaien, non EBBko presidente Aitor Estebanek eta Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak agerraldi politikoa egin zuten. 49. edizio izan zen aurtengoa, eta Batzen gaituzten hariak lelopean ospatu zuten. Euskal Herriko alderdikide eta alderdizaleek bertan izan ziren, eta Zarauzko EAJko ordezkariek ere ez zuten hutsik egin: Xabier Txurruka alkatea, hainbat zinegotzi –Iker Basurko, Garbiñe Oiarbide, Iban San Martin, Jesus Arana, Leire Arana eta Irune Urbieta: eta Zarauzko Uri Buru Batzarreko presidente Nekane Iribar, esaterako.