Udaberri jubilatuen elkarteak bi bilera deitu ditu bihar arratsalderako. Bertan, ikasturte honetarako antolatutako bidaien inguruko informazioa emango dute, eta zalantzak argitu nahi dituzten herritarrek horretarako aukera ere izango dute.
Hala, 10:30ean Norvegiako fiordoetara egingo duten bidaiaren inguruko xehetasunak emango dituzte, eta 12:00etan, berriz, Galiziako bidaiaz mintzatuko dira. Horrez aparte, 16:00etan billarreko ikastaroarekin hasiko direla era gogorarazi du jubilatuen elkarteak.
Gainera, beste aurkezpen saio baten berri ere eman dute: urriaren 1ean, asteazkenez, orratz zirkularren ikastaroa aurkeztuko dute. 16:00etan izango da, Udaberriko egoitzan.