Udazkenarekin batera, ikasturteko lehen hitzaldia antolatu du ZarautzOn elkarteak

Mireia Galarza Bastida 2025eko irailaren 28a

Patxi Larunbe. (ZarautzOn)

3D bidezko inprimatzearen inguruan izango da hitzaldia, zehazki, agroelikaduran egiten den aplikazioari buruzkoa. Patxi Larunbe nafarra izango da hizlaria. 

Ikasturte hasierarekin batera, martxan da ZarautzOn elkartea ere. Zehazki, udazkeneko lehen ekimena egingo dute asteartean, 19:30ean, Modelon. 

Bertan, 3D bidezko inprimatzearen inguruan hitz egingo dute, baina ez edozein modutara. Elkarteko kideek azaldu dutenez, diziplina hori aspalditik aplikatzen da medikuntzan, automobilgintzan edota industriako beste hainbat ekoizpen lerrotan. Astearteko hitzaldian, baina, agroelikaduran egiten den aplikazioari buruz mintzatuko dira.

Hizlaria, bere aldetik, Patxi Larunbe nafarra izango da, COCUSS enpresako zuzendaria. Aipatutako enpresak teknologia berritzailea erabiltzen du elikagaiak sortzeko. Hain zuzen, elikagai biosintetikoak ekoizteko gai dira, modu tradizionalean lortzen diren mantenugai eta proteina berberekin. 



Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide