Astiko kantina lizitaziora atera du berriro udalak

Intza Trula 2025eko irailaren 25a

Astiko kantinaren eredua.

Lizitazioaren baldintzak moldatu, eta Zarauzko Udalaren webgunean jarri dituzte ikusgai. Proposamenak aurkezteko azken eguna azaroaren 3a izango da.

Zarauzko Udalak Astiko kantina esleitzeko kontzesioa lizitaziora atera du berriro ere. Jakitera eman duenez, emakida berrirako lizitazioaren baldintzak moldatu egin dituzte, eta Zarauzko Udaleko kontratatzailearen profilean jarri dituzte ikusgai. Hala, interesa duten herritarrek azaroaren 3a izango dute eskaintza egiteko azken eguna.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide