Zarata Zarautz kolektiboak punk kontzertuak antolatu ditu bihar iluntzerako Hiruputzu gaztetxean. Alde batetik, Zarauzko eta Oreretako Peedöh bikotea ariko da bere raw punk gordina eskaintzen, eta bestetik, Bartzelonako Lumpen laukotea igoko da oholtzara, proposamen zuzen, azkar eta narratzarekin. Emanaldiari 21:30ean emango diote hasiera.