Argia astekarian argitaratutako artikuluetatik abiatu, Zapalduon pedagogia liburu argitaratu du Ane Ablanedo hezitzaile nafarrak, eta liburuan bildutakoak kontatu zituen atzo arratsaldean, Zirika euskara elkarteak antolatutako hitzaldian.
Azalpen interesgarriak entzuteko parada izan zuten Etxezabalako bilera gelara bertaratu ziren herritarrek, zer pentsatua ematen duten hainbat gai jarri baitzituen mahai gainean. Hitzardia Arraio irratiak grabatu zuen osorik , eta aurki jarriko dute entzungai haien blogean