Autobideko irteera itxiko dute bihar gauean, Bilborako noranzkoan

Intza Trula 2025eko irailaren 24a

Zarauzko autobideko ordainlekua. (Artxibokoa)

Osteguneko 22:00etatik ostiraleko 05:00etara egongo da itxita AP-8ko irteera. Aitzitik, herrirako sarrera irekita mantenduko dute.

Zarauzko AP-8 autobideko irteera itxita egongo da bihar gauetik etzi goizaldera, Bilborako noranzkoan. Zarautz ekialdeko ordainlekua berritzeko lanak egiten ari da Bidegi, eta arrazoi hori tarteko itxiko dute autobidea ordu batzuetan.

Zehazki, 22:00etatik 05:00etara egongo da itxita, eta denbora horretan zoruan seinale horizontal berriak margotu eta obra-seinaleak hormigoiztatuko dituzte. Irteera itxita egongo den arren, Zarauztik autobiderako sarrera eta Bilbotik datozen ibilgailuentzat Zarautzerako sarrera irekita egongo dira.

Hala, alternatiba gisa, Donostiatik Zarautzera doazen autoek Orioko 33. irteera erabil dezakete, eta ondoren N-634 errepidetik jarraitu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide