Iraileko osoko bilkura egingo dute bihar arratsaldean udaletxeko pleno aretoan. Ohikoa den moduan, 19:00etan hasiko da saioa, eta, besteak beste, hondartzako ordenantza eta ostatu turistikoen agiria izango dituzte hizpide.
Horiez gain, beste hainbat puntu ere izango dituzte aztergai biharko bilkuran; hala nola 2025eko uztailaren 22ko akta onartzea, alkatetzaren dekretuaren kontrola eta tokiko gobernu batzarraren erabakien kontrola.