Zozketa

Zarautz Gukak 'Igogailu batean amaitu zen mundua' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu

Aritz Mutiozabal 2025eko irailaren 23a

'Igogailu batean amaitu zen mundua' antzezlana. (Amahiru)

Zarauzko Kultura sailaren eskutik, bi sarrera bikoitzen zozketa egingo du harpidedunen hartean. Izena ostiraleko 12:00etan bukatuko da. 

Amahiru konpainiak Igogailu batean amaitu zen mundua antzezlana taularatuko du ostiral honetan, irailaren 26an, 20:00etan, Modelo aretoan. Eneritz Sanchez, Iñigo Elosegi eta Iñaki Cid aktoreen eskutik, igogailu batean atrapatuta geratu den bikote baten eta laguntzera doakien igogailu konpainiako telefonista baten gorabeherak ikusteko aukera egongo da.

Zarautz Gukak, Zarauzko Kultura sailaren eskutik, antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek esteka honetan egin dezakete, iralearen 26ko 12:00 bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide