Denboraldia amaitu bezain laster jakinarazi du Zarautz Gukak aurtengo arraun porrako irabazlea: Bittor Mutiozabal izan da sariduna, hain zuzen ere. Guztira, 37 lagunek parte hartu dute aurtengo lehiaketan, eta horietatik 11 izan dira porra asmatu dutenak. Azken horien artean egin du zozketa Zarautz Gukak, eta Mutiozabalek Borda ardoak dendak emandako otarrea eskuratu du. Askotariko produktuak ditu otarreak; hala nola olioa, gazta, urdaiazpikoa, ardoa eta txokolatea.