Rocco Rigliacok eta Nahia Calderonek irabazi dute Shelter 4Teens

Aritz Mutiozabal 2025eko irailaren 22a

Shelter 4Teens txapelketako sarituak. (Shelter 4Teens)

120 surflari gazteek hartu dute parte asteburu osoan 10 urtez azpiko, 14 urtez azpiko eta surf egokituko probetan. Lehiaz kanpoko hainbat jarduera ere antolatu dituzte hiru egun hauetan.

Shelter 4Teens txapelketak surflari gazteen topaketa bilakatu du beste urte batez Borgehetto eremua. Ostiraletik hasi eta atzora arte 120 lagun aritu dira nor baino nor Zarauzko olatuak menderatzen,  baina lehiaz harago, lagunartea, jasangarritasuna eta gizarte balioek presentzia nabarmena izan dute aurtengoan ere.

Kind Surf Challenge erronkarekin abiatu zuten egitasmoa ostiralean, aniztasun funtzionala duten gazteak eta surflari profesionalak elkartuz. Larunbatean eta igandean, berriz, 10 urtez azpiko, 14 urtez azpiko eta surf egokituko probak jokatu zituzten, eta Rocco Rigliaco italiarra eta Nahia Calderon zarauztarra izan ziren 14 urtez azpiko kategoriako garaile nagusiak. Surf egokituari dagokionez, Iñigo Etxeberria izan zen garaile; eta 10 urtez azpiko kategorian sei promesaz osatutako talde batek ikusleen txaloak jaso zituen.

Txapelketaren osagarri modura, jasangarritasunari eta itsasoarekiko errespetuari buruzko tailerra, skate txapelketa, musika eta herritar guztientzako jarduerak eskaini zituzten. Egitasmoa ixteko sari banaketa ekitaldia egin zuten, eta 14 urtez azpiko kategoriako zortzi finalistek sari berezia ere jaso zuten: lau eguneko surfcampa urriko lehen asteetan Zarautzen, entrenamendu intentsibo eta guzti, Aritz Aranburu, Indar Unanue eta Rudy Palmboom surflariekin batera.

SAILKAPENA

Surf egokitua
Iñigo Etxeberria

14 urtez azpikoak mutilak
1. Rocco Rigliaco
2. Stefano Mandozzi
3. Jon Amostegi
4. Gonzalo Trapero

14 urtez azpikoak neskak
1. Nahia Calderon
2. Leila Martínez
3. Kailani Oiarzabal
4. Kora Calderon

10 urtez azpikoak taldeka
Adur Gonzalez-Etxabarri Martiartu
Erik Etxabe Leizaola
Jon Muñoa Gomez
Laida Gorrotxategi Martinez
Martin Laburu Gonzalez
Romeo Rigliaco

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide