Zarauzko I. Esku Pilota Txapelketako finalak jokatuko zituzten atzo arratsaldean Aritzbatalde pilotalekuan. Zarautz Kirol Elkarteko pilota atalak antolatutako txapelketa berriak eskuzko modalitatea gazteen artean sustatzea izan du helburu, eta erronka horren bidetik, kalitateko pilota partidak ikusteko parada izan zen
Finaleko lehen partida jubenilen artekoa izan zen: Etxaniz-Beroz azkoitiarrak nagusitu ziren 22-8koarekin, Eneko Bidezabal zarauztarraren eta Jokin Artetxe azpeitiarraren aurka. Promesetan, berriz, Nazabal-Elorz izan ziren txapeldun, Jokin Bidezabal-Leoneten kontra, 22-16koarekin.