Salbideko festen azken uneez gozatzen ari dira auzotarrak

Julene Sorarrain 2025eko irailaren 21a

Iritsi da Salbideko festen azken eguna, eta auzotarrak giro ezinhobean ari dira ospatzen azken uneak. Haimaketako eta motoen lasterketarekin hasi dute eguna, eta toka txapelketa ere jokatu dute batzuk. Arratsaldean, Bat Bitan taldeak izango du jaiei agurra emateko ardura, erromeria saioarekin. 

Gaur bertan agurtuko dituzte asteburu osoa iraun duten Salbideko festak, eta auzotarrak azken uneez gozatzen ari dira. 

Eguna goiz hasi dute gaurkoan ere, auzoko elkarteak prestatutako hamaiketakoarekin eta gaztetxoentzako moto lasterketarekin. Eguraldi alaia tokatu ez den arren, Zarautz Trik eta erraldoiek giro aparta jarri dute auzoko jolaslekuan, eta dantzan eta kantuan izan dira bertaratutako guztiak. 

Eguerdi aldera, haur nahiz helduentzako toka txapelketa jokatu dute, eta parrillada goxoa dastatzeko aukera ere izan da. Arratsaldera begira, Bat Bitan taldeak izango du aurtengo festei agurra emateko ardura, 17:00etan hasiko den erromeria saioarekin.

Argazkiak: Ian Ruiz Lizaso eta Julene Sorarrain.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide