Udaberri jubilatuen elkarteak ikasturte berriko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du. Elkarteak jakitera eman duenez, hiru ikastaro antolatu dituzte datozen hilabeteetarako, hala nola informatika, euskara eta joskintza ikastaroak.
Hori horrela, informatika mailan, WhatsApparen erabilera izango dute langai. Bestalde, euskara ikastaroei "bultzada berri bat" eman nahian, mintzamenari garrantzi berezia eskainiko die. Azkenik, ehuntzen ikasi nahi duenak, aukera aparta izango du zirkulu formako orratzak erabiliz.
Informatika ikastaroan izen emateako, Zibergelara jo daiteke astelehenetan, asteazkenean eta ostiraletan, 12:00etatik 13:00etara, eta astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara. Gainerako bi ikataroetarako izen-ematea, aldiz, bulegoan egingo da. Jarduerei eta ordutegiei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, Udaberrira (Zigordia kalea, 20) gerturatu daitezke, baita elkartearen zenbakira idatzi ere.