Aurreko bi asteburuetan finalerdietako jardunaldiak jokatu ondoren, igande honetan Zarauzko I. Esku Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte Aritzbatalde pilotalekuan. Zarautz Kirol Elkarteko pilota atalak antolatutako txapelketa berriak eskuzko modalitatea gazteen artean sustatzea izan du helburu, eta erronka horren bidetik, kalitateko pilota partidak ikusteko parada izan da kanporaketan, herritarren artean zaletasuna sortuz.
Finalarean ere kalitatea bermatuta izango dela aditzera eman dute antolatzaileak. Beraz, 17:30ean hasiko dira partidak, eta lehena jubenileen arteakoa izango da: Eneko Bidezabal zarauztarrak, Jokin Artetxe azpeitiarra lagun duela, Etxaniz-Berozen aurka jokatuko du..Promesetan, berriz, Jokin Bidezabalek Leonetekin jokatuko du Nazabal eta Elorzen aurka.