Hiribusak neguko ordutegiari ekingo dio astelehenean

Onintza Lete Arrieta 2025eko irailaren 21a

Hiribusaren autobus bat, Zarauzko erdigunean.

Udan zerbitzua eman duten 4 eta 24 lineen ordez, 3 eta 23 lineak izango dira martxan hemendik aurrera. Bestelako aldaketa txiki batzuk ere iragarri ditu Zarauzko Udalak.

Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, Hiribusak astelehenean ekingo dio neguko ordutegiari. Hala, udan zehar zerbitzua ematen ibili diren 4 eta 24 lineen ordez, 3 eta 23 lineak jarriko dituzte martxan. Linea berriak joan den urtean ezarri zituen udalak eta, neguko ordutegira aldatzearekin batera, aldaketa txiki batzuk egin dituzte horietan. Batetik, 1 lineak eskola egunetatik kanpo bere maiztasunak aldatu egingo ditu, eta bestetik, 3 lineak arratsaldeetan Astiko kirol gunera zerbitzua emango du.

Hiribusaren inguruko informazio guztia www.zarauzkohiribusa.eus webgunean kontsulta daiteke, eta Hiribusaren arreta zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, berriz, www.zarauzkohiribusa.eus/bidaiari-arreta webgunera jo daiteke, edota 900-10 30 80 telefono zenbakira deitu.

Honakoa da 1 linearen ordutegia (oraingoz ez dituzte 3 eta 23 lineen ordutegiak jarri ikusgai):

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide