Laura Carreira zinema zuzendariak ondutako On Falling filma ikusteko aukera izango da egunotan Modelo aretoan, iaz Zinemaldiko zuzendari onenaren saria jaso ondoren. Familia osoarentzako eskaintzari dagokionez, Super Agente Hitpig filma emango dute. Gaurtik astelehenera emango dituzte bi filmak, zazpi aldiz helduentzat zuzendutakoa eta bi aldiz haurrentzat sortutakoa.
Aurora du protagonista On Falling filmak, Eskoziako biltegi handi batean lan egiten duen emakume portugaldar etorkina. Bere lantokiko hormen eta partekatutako pisuko bakardadearen artean harrapatuta, isolamenduari, alienazioari eta elkarrizketa hutsalari aurre egiten saiatuko da. Algoritmoetan oinarritutako eta elkarrengandik bereizita mantentzeko diseinatutako ekonomia nagusi den ingurunean, On Falling ikus entzunezkoak zentzua aurkitzeko eta konektatzeko borroka isila eta bizia aztertzen du.
Haurrei zuzendutako filmean, berriz, txerri sari-ehiztari bat munduan zehar dabil, harrapatu nahi zuen espiritu libreko elefante batekin.
Gaur, ostirala
- 20:00. On Falling.
Bihar, larunbata
- 16:45. Super Agente Hitpig.
- 19:15. On Falling.
- 22:15. On Falling.
Etzi, igandea
- 16:45. Super Agente Hitpig.
- 19:15. On falling.
- 21:45. On falling.
Irailak 22, astelehena, ikusleen eguna
- 17:00. On falling.
- 19:30. On falling.