Robert Redford izango dute gogoan gaur Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2025eko irailaren 19a

Robert Redford 'The Sting' filmean.

Gela programaren barruan, asteartean zendu zen aktore eta zuzendari enblematikoa izango dute aztergai. Saioa 18:00etan hasiko da, eta doako sarrera izango du.

Photomuseumek Robert Redford ekarriko du gogora gaur arratsaldeko saioan. Astearte honetan hil zen, 89 urte zituela, aktorea, zuzendari, ekoizle eta zinema independentearen sustatzaile estatubatuarra. Bere figura ezinbestekoa izan zen Hollywooden 60, 70 eta 80ko hamarkadetan, eta arrakasta itzela izan zuen ikusleen aldetik ez ezik, kritikarien aldetik ere.

Redfordek pertsonaia gogoangarri ugari interpretatu zituen: Butch Cassidy and the Sundance Kid filmeko errebelde dotorea, Jeremiah Johnsone, Presidentearen gizon guztiak laneko kazetari tematia edo Afrikako memoriak filmeko erromantikoa. Gente arrunta (1980) filmari esker, zuzendari onenaren Oscar saria lortu zuen, eta zinema independenterako erabakigarria izan zen Sundance Institute sortu zuen.

Nabarmentzekoak dira oso, era berean, Paul Nerwmanekin batera filmatutako The Sting (Golpea) eta Butch Cassidy and the Sundance Kid  (Bi gizon eta destinu bat).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide