Lehen sorospen ikastaroa eskainiko du Gurutze Gorriak datozen asteetan

Intza Trula 2025eko irailaren 18a

Gurutze Gorriko bi kide. (Artxiboa)

Urriaren 23ra arte larunbatero eskainiko dute saioa, goizez; astelehenetik ostiralera, berriz, arratsaldez izango da ikastaroa. Lehen saioa larunbat honetan izango da.

Gurutze Gorriak herritar guztiei zuzendutako lehen sorospen ikastaroa antolatu du, larunbat honetatik abiatuta. Urriaren 23ra arte iraungo du eskolak, eta larunbatero saio bana izango da, goizez; astelehenetik ostiralera ere eskainiko dute, arratsaldez.

Ikastaroak Gurutze Gorriak Zarautzen duen egoitzan emango dira: larunbatetan 09:00etatik 14:00etara izango dira, eta astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara.

Prestakuntza honetan parte hartu nahi dutenek edota informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 610 10 28 72 telefono zenbakira edo zarautz@cruzroja.es helbidera idatzi dezakete. Inskripzioak 140 euroko kostua izango du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide