Ekintzaz bete-beteta dator asteburua Salbideko bizilagunentzat, auzoko festak ospatuko dituztelako bihar hasi eta igande iluntzera arte. Joan den larunbatean hasi ziren motorrak berotzen Salbideko I. Kronoeskalada Herrikoia jokatuta, eta biharko txupinazoarekin emango diete jarraipena jaiei.
Era askotako hitzorduak prestatu dituzte: haurrentzako jolasak eta lehiaketak, auzo bazkaria, kalejirak, kontzertuak... Txapelketen artean, bat auzoko txikienentzat pentsatu dute bereziki: 3-4 urtekoek motoetan egingo dute lasterketa, eta 5-6 urtekoek, berriz, patineteetan.
Musikak ere toki nabarmena izango du, eta hain zuzen, erromeriarekin agurtuko dituzte festak hurrengo urtera arte.
Egitaraua
Bihar, ostirala
- 18:30. Txupinazoa Itturriren eskutik eta kalejira pailazo, buruhandi eta erraldoiekin.
- Arratsaldean. Haur jolasak.
- 19:30. Hamarru elektrotxaranga, txosnatik hasita.
- 20:30. Parrillada Auzoak Bizirik taldearen eskutik.
- 22:30. Kontzertuak: Etxekalte, Naxker eta Klik DJa.
Etzi, larunbata
- 09:00. Diana, pijamatan.
- Goizean. Haur jolasak.
- 10:00. Txirrindulari Txiki Itzulia Salbideko parketik hasita. Amaitzean, txokolatada.
- 11:00. Zirku kalejira. A&B Shows taldea.
- 12:00. Bazkariko leku hartzea.
- 12:45. Ilargi txaranga.
- 15:00. Auzo bazkaria. Bazkalondoan, bingo musikatua eta Marmarrian saio berezia.
- 18:30. Bull DJa auzoan zehar. 18:00etan, Belauntzaran parkean (Dukenea) hasiko da Biktriko partaide eta animatzaileekin.
- 22:30. Erromeria Mugi Panderoa taldearekin.
Irailak 21, igandea
- 11:00. Hamaiketakoa denentzat auzoko elkarte aurrean.
- 11:30. Motoen eta patinete txikien lasterketa.
- 12:30. Zarautz Trik eta erraldoiak auzoan zehar.
- 13:00. Toka txapelketa haur eta helduentzat. Aldi berean. Parrillada.
- 17:00. Erromeria Bat Bitan taldearekin.