Gaur hasiko da pintxo potea herriko zenbait tabernatan

Intza Trula 2025eko irailaren 17a

Pintxoak taberna batean. (Artxiboa)

Pintxoa eta edaria 2,80 euroan jarriko dute establezimendu batzuetan; beste batzuetan, berriz, pintxo bat eskatu ahal izango da prezio berezian, eta nahi den edaria hautatu.

Ikasturte berria hastearekin batera bueltan da pintxo potea herrian. Zarauzko zenbait tabernek parte hartuko dute ekimenean, eta horri esker, asteazkenero, pintxoa eta edaria 2,80 euroan eskuratu ahal izango da establezimendu horietan; beste batzuetan, berriz, pintxo bat eskatu ahal izango da prezio berezian, eta nahi den edaria aukeratu horrekin batera.

Ondorengo hemeretzi tabernetan egongo da pintxo potea asteazkenetan: Arrano, Gau Txori, Euskalduna, Itxas-Lurr, Salegi, Karlos Arguiñano, Txiki Polit, Tivoli, Marina Txiki, Napar Berri, LaBaka, Naparrak, Zazpi, Napar Zaharrak, Arkupe Berri, Mandabide, Patxiku Berri, Basarri eta Euromar kafeteria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide