Jalgi dantza taldeak ostegun honetan zabalduko du ikasturte berrian parte hartzeko izen ematea. Interesa duten guztiek egun horretan 18:00etatik 19:00etara egin beharko dute inskripzioa, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan.
Lehen Hezkuntzako 1. mailatik gorako haur zein gaztetxo guztiei zabalik egongo da dantza eskola. Halaber, Jalgik aditzera eman duenez, taldeen osaerari eta entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikulazio epea amaitu ondoren emango dute. Hala eta guztiz ere, edozein zalantza argitzeko edo jalgi.dt@gmail.com helbidera idatz daiteke.