Aimar Fernandez de Gorostiza txapeldun, IV. Juan Jose Berazierto Memorialean

Intza Trula

Txirrindulariak atzo, IV. Juan Jose Berazierto Memoriala amaitu ostean, sariekin. (Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkartea)

87 txirrindularik parte hartu zuten atzo Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatutako proban. Meagan barrena jokatu zuten lasterketa.

Aimar Fernandez de Gorostizak irabazi zuen atzo IV. Juan Jose Berazierto Memoriala. Goizaldean jokatu zuten txirrindularitza proba, Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatuta, Meagan barrena; guztira, 83 kilometro egin behar izan zituzten.

Junior eta kadete mailako 87 txirrindulari lehiatu ziren bertan, eta bigarren eta hirugarren postuak Eñaut Bilbaorentzat eta Beñat Sainzentzat izan ziren, hurrenez hurren. Mendiko saria ere banatu zuten: Unai Moranek eskuratu zuen hori, hain justu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide