Zarauzko I. Esku Pilota Txapelketa aurrera doa, eta atzo arratsaldean bigarren finalerdiak jokatu zituzten Aritzbatalde pilotalekuan.Jubenil mailan, Etxaniz-Beroz nagusitu zen 22-14ko emaitzarekin Paraguayo VII.a-Ancizarren aurka. Promesetan, berriz, Bidezabal zarauztarra izan zen garaile, Sotil lagun zuela, Egurrola-Segurolari 22-15 irabazita.
Antolatzaileen esanetan, lehenengo jardunaldian baino jende gehiago bertaratu zen frontoira, eta giro ederra izan zen nagusi. Gazterak pilotara gerturatzea du helburu Zarautz Kirol Elkartearen pilota atalak, eta ahalegin horretan gauzak txukun egiten ari dela dirudi.