Gizonezko bat hil da Zarauzko hondartzan

Erredakzioa

Zarauzko hondartza. (Intza Trula)

76 urteko gizon kanadar bat da hildakoa. Uretatik egoera oso larrian atera dute sorosleek, eta hura suspertzeko ahaleginak egin dituzten arren, ezin izan dute ezer egin.

Gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Zarauzko hondartzan. Udalak Gukari baieztatu dionez, sorosleek uretatik egoera oso larrian atera dute 76 urteko gizon kanadarra, eta larrialdi zerbitzuak hura suspertzen saiatu badira ere, ezin izan dute ezer egin. Udaltzaingoa eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da uneotan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide