'1975. Txiki Otaegi' herri ikuskizunaren aurkezpenera joateko deia egin dute

Mireia Galarza Bastida 2025eko irailaren 12a

'Txiki' eta Otaegiren olana, Plaza Gorrian. (Artxiboa)

Ekimena "herri bezala" aurkeztea dute helburu, eta horregatik, proiektuaren bueltan dabiltzanek herritarrei dei egin diete, 18:30ean Azken Portuko Plaza Gorrira joateko.

Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Azken Portun herriko hainbat eragilek prestatutako 1975: Txiki Otaegi herri ikuskizuna. Ekimena "herri bezala" aurkeztea dute helburu, eta horregatik, proiektuaren bueltan dabiltzanek herritarrei dei egin diete, 18:30ean Azken Portuko Plaza Gorrira joateko. Asmoa da ekimenari "ahalik eta babes zabalena" adieraztea, baita horren inguruko argibideei buruz herritarrek informazioa jasotzea ere. 

Zehazki, Juan Paredes Manotas Txiki eta Anjel Otaegi fusilatu zituztenetik 50 urte beteko dira irailaren 27an, eta urteurrenarekin bat eginez garai hartan girotutako herri ikuskizuna prestatu dute Zarauzko hainbat talde, sortzaile, musikari, bertsolari, aktore eta kulturgilek. Hori irailaren 28an taularatuko dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide